· 2026ko maiatzaren 15ean argitaratuko da Educa atarian onartutako haurren 1. behin betiko zerrenda, eta 2026ko maiatzaren 18tik 22ra bitartean formalizatu beharko dute matrikula
· 2026ko maiatzaren 26an argitaratuko da onartutako haurren 2. behin betiko zerrenda, eta 2026ko maiatzaren 27tik 28ra egingo da matrikula.
· 2026ko maiatzaren 29an argitaratuko da onartutako haurren 3. behin betiko zerrenda, eta matrikula ekainaren 1ean edo 2an formalizatu beharko da.
Matrikula adierazitako epean egiten EZ bada, lortutako plaza galduko da, eta ordura arte haurra egon daitekeen itxaron-zerrendetatik eratorritako eskubideak bertan behera geratuko dira.
Matrikula formalizatzerakoan, aukera hobetzeko orduan, eskatutako ikastetxe batean plaza bat lortzeko aukera emango zaie, esleitutakoa baino lehentasun handiagoarekin. Prozedura horren bidez plaza berri bat lortuz gero, automatikoki galduko da hasierako plaza, eta derrigorrezkoa izango da dagokion epean beste matrikula bat formalizatzea.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 6/2026 Ebazpenaren I. ERANSKINEKO 10. eta 11. ataletan arautzen dira matrikulazio eta aukera hobekuntza prozedimenduak. Ebazpen horrek Nafarroan 2026-2027 ikasturtean funts publikoekin sostengatutako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan haurrak onartzeko prozedura ezartzen du.
Zure semea edo alaba Zizur Nagusiko Udal Haur Eskoletako batean onartua izan bada, ohar hauek hartu beharko dituzue kontuan:
· Matrikulazio-izapideari dagokion gaian, matrikulatzen ari den haurraren izen-abizenak adierazi beharko dituzue.
· Jantoki-zerbitzua:
Haurrak jantoki-zerbitzua erabiliko duen adierazi beharko duzue, eta ikasturtea hastean erabaki beharko duzue jantokian hasieratik geratuko den ala ez.
Matrikulazio-prozesua amaitu aurretik, fidantza gisa 35,00 € ordaintzeko eskatuko zaizue, eta zenbateko hori 2026-2027 ikasturteko azken hilekoan itzuliko zaizue.