Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA

AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK: Proposamenen aurkezpena

aren armarria ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa > AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK: Proposamenen aurkezpena

AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK: Proposamenen aurkezpena

28/04/2026 egunetik 31/05/2026 egunera arte

1. fasea: Proposamenak aurkezteko epea (2026ko maiatzaren 1etik 31ra)

Organo kudeatzailea:

Zizur Nagusiko Udala  – Gazteria eta Herri Partaidetza

Helburua:

Aurrekontu Parte-hartzaileen bidez proposamenak hautatzeko prozesuaren helburua, Zizurko herritarrek udal aurrekontuaren zati batekin zein inbertsio egingo den erabakitzeko aukera ematea da.

Prozesura bideratutako zenbatekoa:

50.000,00 euro

Proposamenak aurkezteko baldintzak:

  • 16 urte edo gehiago izatea aurkezpenaren unean.
  • Zizur Nagusian erroldatuta egotea.
  • Pertsona fisikoa edo jarduera udalerrian garatzen duen, elkartea edo entitate herritarra izatea. (Herritarren elkarte edo entitateek pertsona fisiko baten izenean aurkeztu beharko dute beti proposamena, jakinarazpenetarako).

Proposamenak aurkezteko lekua:

Proposamenak Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Gazteria eta Herritarren Partaidetzako arloari zuzenduta, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan.

Proposamenak aurkezteko modua:

Proposamenak I. ERANSKINA izeneko pdf betegarria atxikitzen aurkeztuko dira. Dokumentu hori gainerako dokumentazioarekin batera eskura daiteke izapidearen orri honetan.

Proposamenak aurkezteko epea:

Proposamenak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra izango da. Epea luzaezina izango da. Eskabideak epez kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Informazioa:

  • Gazteria eta Partaidetza arloa
  • Erreniega parkea, z/g - 31180 Zizur Nagusia
  • 948 18 19 00 / participacion.partaidetza@zizurnagusia.eus

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA - P3190700I
Parque Erreniega, s/n
31180 Zizur Mayor / Zizur Nagusia (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen