Organo kudeatzailea:
Zizur Nagusiko Udala – Gizarte Zerbitzuen Arloa
Helburua:
Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea eta gizarte-ongizate handiagoa lortzea.
Onuradunak:
Onuradun izan daitezke Nafarroan gizarte-ekintzaren arloan proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate eta elkarteak, baldin eta deialdiaren 5. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Zenbatekoa:
Deialdi honen aurreikusitako zenbatekoa, norgehiagoka-erregimenean izapidetzen dena, 8.600,00 eurokoa da.
Eskaerak:
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburbilduta argitaratu eta biharamunetik hasita.
NAO
Informazioa:
Jakinarazpenak
Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.