Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalak ECO eta 0 emisio trakzio mekanikoko ibilgailuentzako hobariak ezartzen ditu. Hobari horiek Zizur Nagusiko Udalari zuzendutako eskaera orokorraren bidez eskatuko dira.
– %50, ECO ibilgailuentzako.
– %100 1. urtetik 5. urtera, eta %50 6. urtetik aurrera, 0 emisio barne.
– Helbide fiskala Zizur Nagusian duen ECO edo 0 Emisio ibilgailu baten titularra izatea.
– Zizur Nagusian erroldatuta egotea.
– Ibilgailu horren zirkulazioaren gaineko zerga ordainduta izatea.
Berariaz eskatu behar da, eskabide bidez.
Eskabidea. Ibilgailuaren titularra, matrikula eta ECO edo 0 Emisio ibilgailu bat bada.
Dokumentazioa. Ibilgailuaren fitxa teknikoaren edo ingurumen-pegatina erantsiko da.
Eskaera egin eta hurrengo urtean izango ditu ondorioak.
Matrikulazio berriak. Kasu horretan bakarrik izan ditzake ondorioak uneko urtean, eskaera matrikulazio-datatik bi hilabeteko epean egiten bada.
Aldi iragankorra. Alta emanda dauden ECO eta 0 Emisio ibilgailuen titularrek ibilgailu berrien titularren aukera berberak izan ditzaten, 2021eko urtarrilean eta otsailean hobari-eskaera egiteko gaitzen da, urte horretan ondorioak izan ditzan.