Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA

Euskara ikastaroetarako laguntza eskaera

aren armarria ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa > Euskara ikastaroetarako laguntza eskaera

Euskara ikastaroetarako laguntza eskaera

14/05/2025 0:00-tik 30/09/2026 23:59-ra

Ebazteko organo kudeatzailea

Zizur Nagusiko Udala - Kultura eta Euskara arloa

Helburua

Euskara ikastaroetarako dirulaguntzen eskaera

Eskabide epea

2026ko irailaren 30a.

Onuradunak

  • 16 urtetik gorakoa izatea.
  • Zizur Nagusian erroldatua egotea, gutxienez ere urte bateko antzinatasunarekin laguntza eskatu den egunetik kontatua eta laguntzeko eskatzen den ikastaroak irauten duen bitartean.
  • Gutxieneko asistentzia-portzentajea %80koa izatea.
  • Zizur Nagusiko Udaleko zerga betebeharren ordainketa egunean izatea.

beharrezko dokumentazioa

Eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Familiaren diru-sarrera gordinak egiaztatzen dituen agiria.
  • Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, haren baldintzak zehaztuta: iraupen datak, maila, ikastorduen kopurua, ikastaroaren kostua eta eskatzaileak izan duen asistentzia-portzentajea.
  • Matrikularen ordainagiria (banku entitateak luzatua). Bertan matrikularen %100 ordaindua dela egonen da jasota.
  • Eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia (24 digitu).
  • Nafarroako Ogasun Publikoko zerga betebeharren ordainketa eguneratuak izatea.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina) eta Helburu bererako dirulaguntza eskatzeko erantzukizunpeko adierazpena (2. eranskina).

Orobat, hala badagokio, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Erretiratuak edo pentsiodunak badira, edo lan ezintasuneko egoeran edo baliaezintasun egoeran dauden langileak badira, eskatzaileek eskaera aurreko hamabi hilabeteetan jasotako pentsioaren edo prestazio ekonomikoaren ziurtagiria aurkeztuko dute.
  • Norberaren konturako langileak badira, eskatzaileek Gizarte Segurantzarendako urteko kotizazioaren ziurtagiria aurkeztuko dute, bertan jasota kuotak kalkulatzeko urteko oinarria eta diru-sarrerei buruzko aitorpen pertsonala.
  • Langabezian badaude, eskatzaileek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) luzatutako ziurtagiria aurkeztuko dute, eskaera aurreko hamabi hilabeteetan jasotako prestazioak egiaztaturik.

nao

Dokumentazioa

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA - P3190700I
Parque Erreniega, s/n
31180 Zizur Mayor / Zizur Nagusia (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen