Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA

DIRULAGUNTZAK: Merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, baita kirol kluben webguneetan euskararen erabilera laguntzeko dirulaguntzen deialdia, 2026

aren armarria ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa > DIRULAGUNTZAK: Merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, baita kirol kluben webguneetan euskararen erabilera laguntzeko dirulaguntzen deialdia, 2026

DIRULAGUNTZAK: Merkataritza establezimenduetako errotulazioan, irudi korporatiboan eta web orrietan, baita kirol kluben webguneetan euskararen erabilera laguntzeko dirulaguntzen deialdia, 2026

14/05/2026 egunetik 30/11/2026 egunera arte

 

Organo kudeatzailea:

Zizur Nagusiko Udala – Kultura eta Euskara Arloa

 Helburua:

Deialdi honen helburua da udalerriko merkataritza-establezimenduetan eta kirol-klubetan euskararen erabilera sustatzea.

 Onuradunak eta baldintzak:

Pertsonek, elkarteek edo kirol-klubek eska dezakete; helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zizur Nagusian dutenak eta deialdi honetako 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

 Zenbatekoa:

 Deialdi honetarako aurreikusitako zenbatekoa 1.200 eurokoa da, eta banakako ebaluazio-erregimenean izapidetzen da, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta mugen arabera.

 Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta, eskatzailearen datuak eta erantsitako dokumentuak adierazita.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina) eta helburu bererako dirulaguntza eskatzeko erantzukizunpeko adierazpena (2. eranskina).
  • Diruz lagun daitekeen gastuaren jatorrizko faktura (k) (errotulua, irudi korporatiboa eta web-orriaren itzulpena edo egokitzapena) eta fakturen ordainketaren justifikazioa.
  • Errotuluaren argazkiak (bata fatxadako orokorra eta bestea errotuluko zehatza) edo diruz lagundutako irudi korporatiboa. Lehendik dagoen elementu baten berrikuntza balitz, elementu zaharraren argazki bat ere bai.
  • Dirulaguntza web-orrirako eskatu bada, dagokion jardueraren memoria.

 Eskaerak:

 Eskabideak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 30ean amaituko da.

100. ALDIZKARIA - 2026ko maiatzaren 25a

 Informazioa:

  • Kultura eta Euskara arloa
  • Erreniega parkea, z/g - 31180 Zizur Nagusia
  • 948 18 19 00/euskara@zizurnagusia.eus

 Jakinarazpenak

 Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA - P3190700I
Parque Erreniega, s/n
31180 Zizur Mayor / Zizur Nagusia (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen