Organo kudeatzailea:
Zizur Nagusiko Udala – Kultura eta Euskara Arloa
Helburua:
D ereduko ikasleentzat antolatutako euskarazko udalekuetan parte hartzeak sortzen dituen gastuak hein batean finantzatzea, eduki ludikoak, kirolekoak edota naturarekin lotutakoak proposatzen dituztenak.
Onuradunak eta baldintzak:
Euskarazko udalekuetan parte hartu duten eta baldintza hauek betetzen dituzten udalerriko pertsonak: D ereduan (eskola publikoan edo ikastolan) LHko edo DBHko ikaslea izatea, Zizur Nagusian erroldatuta egotea udalekuak irauten duen bitartean eta laguntza eskatzeko unean eta ebazpena eman arte.
Zenbatekoa:
Deialdi honetarako aurreikusitako zenbatekoa 1.500 eurokoa da, eta norgehiagoka-erregimenean izapidetzen da, dirulaguntzaren zenbatekoa 6. oinarrian aurreikusitako irizpideen arabera banatuta.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskatzailearen guraso baten edo legez ordezkatzen duen tutore baten Nortasun Agiriaren fotokopia.
b) Familiaren diru-sarrera gordinak egiaztatzen dituzten agiriak (2025eko errenta-aitorpena).
c) Adingabea ikasten ari den ikastetxearen eskolatze-ziurtagiria, ikastetxearen izena eta eskolatuta dagoen hizkuntza-eredua jasoko dituena.
d) Udalekua antolatzen duen erakundearen ziurtagiria, non zehaztuko baitira udalekuaren baldintzak – euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza-helburuak, iraupen-datak, liburuxka edo jardueren programa – eta bertaratze-ziurtagiria.
e) Matrikularen ordainagiria (banketxeak emana), kuotaren % 100 ordainduta.
f) Dirulaguntzaren zenbatekoa zein kontu-zenbakitan (IBAN) sartu nahi den.
g) Erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina) eta helburu bererako dirulaguntza eskatzeko erantzukizunpeko adierazpena (2. eranskina).
Eskaerak:
Eskaerak irailean aurkeztuko dira Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrean, sinatutako eskabide orokorraren bidez. Eskabideekin batera, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako agiriak eta argibideak aurkeztu beharko dira.
NAO
Informazioa
Jakinarazpenak
Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.