Eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 21ean amaituko da
Organo kudeatzailea:
Zizur Nagusiko Udala – Kirol arloa
Helburua:
Zizur Nagusian kirol-ekitaldiak eta -ikuskizunak antolatzeak eragindako gastuen zati bat ordaintzeko baino ez dira erabiliko dirulaguntzak. Gastu horiek zuzenean egotzi beharko zaizkio dirulaguntzaren xede den jardueraren antolakuntzari.
NAO
Informazioa
Kirol Arloa
Erreniega parkea, z/g - 31180 Zizur Nagusia
948 18 19 00/deportes.kirolak@zizurnagusia.eus
Jakinarazpenak
Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo ahal izango da.