Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA

DIRULAGUNTZAK: Autoenplegua laguntzeko eta sustatzeko 2026ko dirulaguntza deialdia. Inicia proiektua 2026.

aren armarria ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA
Egoitza Elektronikoa > DIRULAGUNTZAK: Autoenplegua laguntzeko eta sustatzeko 2026ko dirulaguntza deialdia. Inicia proiektua 2026.

DIRULAGUNTZAK: Autoenplegua laguntzeko eta sustatzeko 2026ko dirulaguntza deialdia. Inicia proiektua 2026.

06/03/2026 egunetik 30/10/2026 egunera arte

Organo kudeatzailea:

Zizur Nagusiko Udala – Ogasuna eta Ekonomia Garapen Arloa

 Helburua:

“Inicia Proiektua" izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua da herrian sortutako enpresen kopurua handitzea, enplegua sortzeko, eta horrela garapen ekonomikoa eta soziala sustatuz.

 Onuradunak eta baldintzak:

1. 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Diru-laguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte diru-laguntza ematen diren ekitaldi ekonomikoetan.

 2. Eskaera 2024ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina diru-laguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

 Zenbatekoa:

 Deialdi honetarako aurreikusitako zenbatekoa 20.000 eurokoa da, eta banakako ebaluazio-erregimenean izapidetzen da, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta mugen arabera.

 Aurkeztu beharreko agiriak:

Eskatzaileek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritako dokumentazioa.

Deialdia

 Eskaerak:

 Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 30an amaituko da.

47. NAO - 2026ko martxoaren 5a

 Informazioa

  • Ogasuna eta Ekonomia Garapen arloa
  • Erreniega parkea, z/g - 31180 Zizur Nagusia
  • 948 18 19 00 / desarrollo.garapena@zizurnagusia.eus

 Jakinarazpenak

 Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
ZIZUR MAYOR / ZIZUR NAGUSIA - P3190700I
Parque Erreniega, s/n
31180 Zizur Mayor / Zizur Nagusia (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen