Honako Tasa hau interes orokorreko hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak udal bide publikoetako lurzoruan, zorupean edo hegaletan eratutako erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziengatiko tasa da.
Izapide honen bidez, enpresa hornitzaileek likidazioak aurkeztu ahal izango dituzte erakundean. Kasu honetan, enpresa hornitzaileak hitzarmen bat sinatua du NUKFrekin, eta datuen inprimakia bete eta egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, baina ez du ordainketarik egin behar.
Hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak, horien izaera publikoa edo pribatua edozein dela ere, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak ez izan arren, horiek erabiltzeko, sartzeko edo interkonektatzeko eskubideen titularrak badira.
Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 105. artikuluak ezartzen du karga-tasa: enpresa horiek udalerri bakoitzean urtero lortzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen ehuneko 1,5.
Online: Orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Edozein unetan.
Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulutik 108.era bitartekoak.
Udal ordenantza fiskala: Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 15zk. - 2000ko otsailaren 2a