Honako Tasa hau interes orokorreko hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresak udal bide publikoetako lurzoruan, zorupean edo hegaletan eratutako erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziengatiko tasa da.
Izapide honen bidez, enpresa hornitzaileek likidazioak aurkeztu eta ordainketa egin dezakete erakundean. Kasu honetan, enpresa hornitzaileak ez du hitzarmenik sinatuta NUKFrekin, eta izapide honetan datuen inprimakia bete, egiaztagiriak aurkeztu eta ordainketa egin beharko du.
Hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak, horien izaera publikoa edo pribatua edozein dela ere, bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak ez izan arren, horiek erabiltzeko, sartzeko edo interkonektatzeko eskubideen titularrak badira.
Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen 105. artikuluak ezartzen du karga-tasa: enpresa horiek udalerri bakoitzean urtero lortzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen ehuneko 1,5.
Online: Orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Edozein unetan.
Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulutik 108.era bitartekoak.
Udal ordenantza fiskala: Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 15zk. - 2000ko otsailaren 2a