Organo kudeatzailea:
Zizur Nagusiko Udala – Ogasun eta Garapen Ekonomikoko Saila
Helburua:
Ekintzailetza erakarri nahi da, tokiko baliabideak berritu eta balioetsi, eta emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuneko profesionalak instalatzen lagundu, sexuen arteko segregazio okupazionala hausten lagunduz, udalerrian ETEak eta mikroETEak modernizatu eta sortzea bultzatzeko, eta lehentasunez honako eremu hauen inguruan:
1) Aholkularitzarekin, ingeniaritzarekin, lege-alderdiekin, ikuskaritzekin eta prestakuntzarekin lotutako zerbitzu profesionalak.
2) Herritar-talde desberdinei (adingabeak, gazteak, adinekoak, mendekoak...) arreta ematearekin lotutako zerbitzuak, garraioarekin lotutako bestelako zerbitzuak.
3) Aisialdi osasungarri eta irisgarriko proiektuak eta ekimenak, udalerriko ingurune natural eta pribilegiatua aprobetxatuz.
4) Kultura- eta aisialdi-zerbitzuak, bai eta komunikazio- eta diseinu-zerbitzuak eta IKT teknologia berriak ere.
Onuradunak:
1. Langile autonomoak
2. Ekintzaileak. Ekintzailetzat hartuko da Coworkingean alta emateko unean negozio/proiektu ideia bat garatzen ari dena eta jarduera horrengatik diru-sarrerarik lortzen ez duena.
3. Besteren kontura lan egiten duten soldatapekoak (telelana)
Tasak:
Eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
** Kasu guztietan, kontratua sinatzen den unean, 2 hileko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Hori egiteko kontu-zenbakia:
ES03 2100 5199 5422 0006 4878
Esleipena egin eta hilabeteko epean, onuradunakHonako agiri hauek:
Aurkezteko epeak:
Eskabideak aurkezteko epea beti dago zabalik. Plazarik ez badago, eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta itxaron zerrendan egongo da, lanerako espazioa askatu arte.
Informazioa
Jakinarazpenak
Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.