Organo kudeatzailea:
Zizur Nagusiko Udala – Ogasuna eta Ekonomia Garapen Arloa
Helburua:
“Inicia Proiektua" izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua da herrian sortutako enpresen kopurua handitzea, enplegua sortzeko, eta horrela garapen ekonomikoa eta soziala sustatuz.
Onuradunak eta baldintzak:
1. 2024ko urriaren 1ean hasi eta 2025eko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Diru-laguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte diru-laguntza ematen diren ekitaldi ekonomikoetan.
2. Eskaera 2024ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina diru-laguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.
Zenbatekoa:
Deialdi honetarako aurreikusitako zenbatekoa 20.000 eurokoa da, eta banakako ebaluazio-erregimenean izapidetzen da, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta mugen arabera.
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskatzaileek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute deialdi honen oinarri arautzaileetan ezarritako dokumentazioa.
Deialdia
Eskaerak:
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urriaren 30an amaituko da.
47. NAO - 2026ko martxoaren 5a
Informazioa
Jakinarazpenak
Dirulaguntza emateko eskumena duen organoa Alkatetza izango da. Ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, aurkeztutako eskabidea administrazio-isiltasunez ukatutzat jo ahalko da.