Zirkulazioaren gaineko Zerga – 2020ko Zirkulazio Zerga borondatez ordaintzeko epea

2020-08-06
Beste iragarki batzuk

Diru-bilketako Erregelamenduarekin bat etorriz, jakitera ematen da 2020ko irailaren 17ean amaitzen dela zirkulazio-zergagatik 2020rako igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.

 

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainagiriaren atzealdean zehaztutako edozein banku-bulegotan ordaindu ahal izango dira, hura aurkeztu ondoren.

 

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko irailaren 17ean ordainduko dira.

 

Epe hori igarota, Zerga-bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira, eta premiamendu-bidetik kobratzeko izapideak egingo dira.