TMIZ – Zirkulazio zerga autolikidatzea

Organo kudeatzailea: Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko arloa. Telefonoa: 948-18-57-85.

 

Xedea: Zirkulazio-zergaren autolikidazioa beharrezkoa da kasu hauetan:

– Gestoriek edo partikularrek ibilgailu berriak matrikulatzea.

– Berriak ez diren baina beste herrialde batzuetatik datozen ibilgailuen matrikulazioa.

– Ibilgailua transferitu ahal izateko Zirkulazio Zergaren ordainketa aurreratzea beharrezko denean.

 

Eskatzailea: edozein pertsona fisiko edo juridiko (edo haren ordezkaria). Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Ibilgailuaren titularraren nortasun-agiria.

– Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

– Matrikula, ibilgailua transferitzeko Zirkulazio Zergaren ordainketa aurreratzen bada.