TMIZ – Gidabaimenen eta/edo ibilgailuaren zirkulazio-baimenen helbide-aldaketa

Organo kudeatzailea: Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko arloa. Telefonoa: 948-18-57-85.

 

Xedea: trafikoko Probintziako Buruzagitzara jo beharrik gabe, zuzenean udaletxean egitea ibilgailuaren zirkulazio-baimena (helbide fiskala) eta gidabaimena (jakinarazpen-helbidea).

 

Baldintzak: pertsona fisikoa izatea eta Zizur Nagusian erroldatuta egotea.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Helbidea aldatzeko eskabide-eredua, udaletxean emana edo udalaren webgunean edo Trafikoko  Probintzia Zuzendaritzaren webgunean deskargatua. Eskabide-eredua txertatzea CambioDomicilioDGT

– Ibilgailuaren edo gidabaimenaren titularraren nortasun-agiria.

– Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

– Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.