TMIZ – Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuesteko eskaera (Zirkulazioa)

Organo kudeatzailea: Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko arloa. Telefonoa: 948-18-57-85.

 

Xedea: Zirkulazio-zergaren ordainketan salbuespena eskatzea, Baldintzak atalean adierazitako egoeraren batean egoteagatik.

 

Baldintzak: Zirkulazio Zerga ordaintzetik salbuetsita daude honako ibilgailu hauek:

– DYAren eta Gurutze Gorriaren ibilgailu ofizialak, anbulantziak eta osasun-laguntzako ibilgailuak,

desgaituak lekualdatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen ibilgailuak, hiriko autobusak eta

nekazaritzako ibilgailuak eta makinak.

Desgaitasunagatik. – Ibilgailu baten titularra izatea eta %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izatea, inguruabar hauetakoren bat izanez:

 

  1. Mugikortasun murriztua aurkeztea, desgaitasun-maila aztertzeko, adierazteko eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera.
  2.  Funtzio mentaletan gutxienez % 25eko mugapena duen urritasuna izatea
  3. Begirik onenean 0,1eko ikusmen-zorroztasuna edo txikiagoa izatea, zuzenketarekin, edo ikuseremua 10 gradu edo gutxiagokoa izatea.
  4. Adingabea izatea.

Edo bereziki egokitutako ibilgailu baten titularra izatea.

 

Salbuespena pertsona bakoitzeko ibilgailu bat izango da

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

– Ibilgailuaren titularra, matrikula eta salbuespena eskatzeko arrazoia adierazten dituen eskabide orokorra.

 

– Nortasun agiria: ibilgailuaren titularraren NAN, AIZ edo pasaportea, eta, hala badagokio,

  adingabearena.

 

– Nafarroako Gobernuaren ezgaitasun mailaren ziurtagiria.

– Mugikortasun murriztua edo adingabea ez denean, 2. edo 3. inguruabarrak aurkeztu izanaren ziurtagiri medikoa.