TMIZ – Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (Zirkulazioa) Erreklamazioa edo helegitea

Organo kudeatzailea: Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko arloa. Telefonoa: 948-18-57-85.

 

Xedea: arrazoi hauengatik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko erreklamazioa aurkeztea:

– Titulartasuna aldatzea ibilgailua transferitzeagatik.

– Akatsa ibilgailuaren sailkapenean eta, beraz, tarifaren aplikazioan.

– Hainbanatzeko eskaera eta, hala badagokio, zati proportzionala itzultzea, ibilgailuari baja  emateagatik.

– Ordainketaren bikoiztasuna.

– Administrazio-errekurtsoa aurkeztea.

– Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergarekin zerikusia duen beste edozein.

 

Eskatzailea: edozein pertsona fisiko edo juridiko (edo haren ordezkaria). Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.

 

Eskaera egiteko epea:

– Erreklamazioetarako: edozein unetan, kontuan hartuta lau urtera preskribatzen dutela.

– Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko: hilabete, zerga jakinarazten denetik.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Eskabide orokorra edo, hala badagokio, zirkulazio-zerga itzultzekoa. Instantziak txertatzea.

– Erreklamazioaren arrazoia justifikatzen duen edozein dokumentu.

 

Aurkezteko lekua: Zizur Nagusiko Udala – Erregistro orokorra edo egoitza elektronikoa.