TMIZ – Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ( Zirkulazioa) – Itzulketa ibilgailuari behin betiko baja emateagatik

Organo kudeatzailea: Zizur Nagusiko Udaleko Ogasun eta Garapen Ekonomikoko arloa. Telefonoa: 948-18-57-85.

 

Xedea: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren zati proportzionala itzultzeko eskatzea, urteko kuota osoa ordaindu eta urte horretan bertan ibilgailuari baja eman izanagatik. Zerga hiruhilekoen arabera hainbanatzen da.

 

Eskatzailea: edozein pertsona fisiko edo juridiko (edo haren ordezkaria). Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

– Zirkulazio-zerga itzultzeko eskabidea.

– Ibilgailua suntsitu izanaren ziurtagiria, Nafarroako Gobernuak emana eta ibilgailua entregatu den desguazeak emana, edo Probintziako Trafikoko Buruzagitzak emandako bajaren egiaztagiria.