Euskara ikastaroetarako laguntza eskaera

Ebazteko organo kudeatzailea
Kultura eta Euskara arloa
Helburua
Euskara ikastaroetarako dirulaguntzen eskaera
Eskabide epea
2021eko irailaren 24a
Onuradunak

  • 16 urtetiko gorakoa izatea.
  • Zizur Nagusian erroldatua egotea, gutxienez ere urte bateko antzinatasunarekin laguntza eskatu den egunetik kontatua eta laguntzeko eskatzen den ikastaroak irauten duen bitartean.
  • Gutxieneko asistentzia-portzentajea %80koa izatea.

Aurkezteko tokia
Herritarren arretarako bulegoa
Izapidetzeko epea
Ez dago
Beharrezko dokumentazioa

Jarraian aipatzen den dokumentazioa ikastaroen bukaeran aurkeztuko da:

  • Euskara zerbitzura zuzendutako eskabidea.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Familiaren diru-sarrera gordinak egiaztatzen dituen agiria.
  • Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, haren baldintzak zehaztuta: iraupen datak, maila, ikastorduen kopurua, ikastaroaren kostua eta eskatzaileak izan duen asistentzia-portzentajea.
  • Matrikularen ordainagiria (banku entitateak luzatua). Bertan matrikularen %100 ordaindua dela egonen da jasota.
  • Eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia (24 digitu).
  • Zizur Nagusiko zerga betebeharrak eguneratuak izatea.