TMIZ – Zirkulazio zergaren hobari eskaera ECO edo 0 Emisio ibilgailuentzat

ECO ETA 0 EMISIO IBILGAILUENTZAKO HOBARIA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN KUOTAN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalak ECO eta 0 emisio trakzio mekanikoko ibilgailuentzako hobariak ezartzen ditu. Hobari horiek Zizur Nagusiko Udalari zuzendutako eskaera orokorraren bidez eskatuko dira.

– Hobaria

– %50, ECO ibilgailuentzako.

– %100 1. urtetik 5. urtera, eta %50 6. urtetik aurrera, 0 emisio barne.

– Betekizunak

– Helbide fiskala Zizur Nagusian duen ECO edo 0 Emisio ibilgailu baten titularra izatea.

– Zizur Nagusian erroldatuta egotea.

– Ibilgailu horren zirkulazioaren gaineko zerga ordainduta izatea.

– Eskaera. Berariaz eskatu behar da, eskabide bidez.

– Eskabidea. Ibilgailuaren titularra, matrikula eta ECO edo 0 Emisio ibilgailu bat bada.

– Dokumentazioa. Ibilgailuaren fitxa teknikoaren edo ingurumen-pegatina erantsiko da.

– Ondorioak. Eskaera egin eta hurrengo urtean izango ditu ondorioak.

 – Matrikulazio berriak. Kasu horretan bakarrik izan ditzake ondorioak uneko urtean, eskaera matrikulazio-datatik bi hilabeteko epean egiten bada.

– Aldi iragankorra. Alta emanda dauden ECO eta 0 Emisio ibilgailuen titularrek ibilgailu berrien titularren aukera berberak izan ditzaten, 2021eko urtarrilean eta otsailean hobari-eskaera egiteko gaitzen da, urte horretan ondorioak izan ditzan.